Herritarrei kirol-instalazioen eta kirol-zerbitzuen aukera zabaltzeko.
Zertan nabarmentzen da?
Udal horietako kirol-instalazioetan abonatuentzat sarrera librea da, tokian tokiko araudia errespetatuz.
Kirol-ikastaroen eskaintza zabalagoa da (4 herrirena alegia).
Kirol-medikuntzaren eskaintza Buruntzaldeko herritarrei zuzendua dago.
Kirol-jarduera mankomunatuak antolatzen dira (squasha, pala, aerobicka...).
Eskola-kirolari begira euskarazko kirol-materiala sortzen da edota dagoena zabaltzen da (entrenamendurako fitxak...)
Gurasoak kirolari eta euskarari buruz sentsibilizatzeko ekintzak antolatzen dira (informazio-orriak...).
Euskara kiroleko jarduerak sustatzeko lan bateratuak egiten dira: oinarrizko ikastaroak antolatzen dira (futbola, saskibaloia, pilota, boleibola...), euskara hobetzeko diru-laguntzak bideratzen dira.