Web gunearen eta Ibilbideen II. Egunaren aurpezpena
Urnieta, Usurbil, Lasarte-Oria eta Andoaingo kirol zerbitzuetako arduradunek, Iametza enpresaren eskutik, aurkeztu dute Buruntzaldeko kirol zerbitzuetako web orrialde berria. Buruntzaldea Kirolak web gunean kirol zerbitzuei dagokien informazioa: instalazioak, ordutegiak eta egutegiak, ikastaroen eskeintza, kirol albisteak, ibilbideak... kontsulta daitezke era errazean. Instalazio guztien ordutegiak eta egutegiak on-line kontsultatzeko aukera dago eta baita abonua eskatzeko aukera ere. Aurpegi berria eta informazio zabalagoa du web gune berriak.
Bestetik, "Buruntzaldeko Ibilbideak" izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko-motarentzat egokia den kirola egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Ia 50 km bidezidor eta bide ditugu, landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliz, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.
Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil:laranja eta Andoain:urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean ibilbidearen zein zatitan gauden jakingo dugu.
Ibilbideak ondorengoak dira:
Buruntzaldeako 2009-2010 ikasturterako planean aurreikusten den bezala, ibilbide guzti hauek ezagutarazteko martxa bat antolatzea proposatzen da, alegia, Buruntzaldeako ibilbideen eguna 2009-10-18an.
Buruntzaldeko Ibilbideen eguneko zehaztasunak:
Eguna: 2009ko urriaren 18a, igandea
Ordutegia: 9:00 - 14:00 bitarte
Kontrolak: Partaide bakoitza nahi duen herritik hasi daiteke eta herri bakoitzean kontrol une bat egongo da, argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.
Abiatzen den bakoitzari txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; bi ibilbide eginez gero, kamiseta bat emango zaio. Salbuespena Andoain-Usurbil ibilbidea da, bietako edozein zuzenbidea eginez gero kamiseta lortuko baita.
Bukaeran autobusak izango dira, jasotako txartelarekin, abiatu zaren herrira itzultzeko. Ordutegiak hauxe dira:
Antolatzaileak: Buruntzaldeko udalak.
Laguntzaileak:SUPER AMARA, Andatza Mendi Elkartea eta Euskalduna M.T
Material osagarria
© 2012 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A