Buruntzaldeko Ibilbideen IV. Eguna igandean izango da
Buruntzaldeko udalek antolatuta, datorren igandean, urriak 16, Buruntzaldeko Ibilbideen IV. Eguna ospatuko da, 09:00etatik 14:00etara. Horrekin Buruntzaldeko Ibilbideak proiektua, eskualdea bera eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera ematen duena, sustatuko da. Bost ibilbide ezberdin daude aukeran. Guztiak, landako paisaiatik barrena paseoaz gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta natura nahiz kultura aldetik interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.
Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak, eta norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak daude. Seinale horiek udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak dituzte (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina).
Aukeran dauden ibilbideak honako hauek dira:
Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den kamiseta bat jasoko du opari. Salbuespena Andoain-Usurbil ibilbidea izango da, bietako edozein norabidetan eginez gero, kamiseta lortuko baita.
Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, nahitaez, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Ordutegiak hauek dira:
| USURBIL | LASARTE-ORIA | ANDOAIN | URNIETA |
| Udaletxe aurrean, Nagusia 22 | Dorretxeko biribilgunea | Goiko plazaren atzealdean | Kiosko geltokian |
| 12:00 | 12:15 | 12:30 | 12:40 |
| 13:00 | 13:15 | 13:30 | 13:40 |
| 14:00 | 14:15 | 14:30 | 14:40 (bukaera) |
© 2012 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A