Buruntzaldeko Ibilbideen 3. Eguna
"Buruntzaldeko Ibilbideak" izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den kirola egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bide ezberdinak ditugu (bost ibilbide ezberdin daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.
Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.
.jpg)
Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:
Buruntzaldeako 2010-2011 ikasturterako planean aurreikusten den bezala, ibilbide hauek guztiak ezagutarazteko martxa bat antolatzea proposatzen da, alegia, Buruntzaldeko ibilbideen eguna, 2010eko urriaren 17an (igandea).
Buruntzaldeko Ibilbideen eguneko zehaztasunak:
EGUNA: 2010eko urriaren 17a, igandea.
ORDUTEGIA: 9:00 - 14:00 bitarte
KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da, argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.
Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den kamiseta bat jasoko du opari. Salbuespena Andoain-Usurbil ibilbidea da, bietako edozein norabidean eginez gero kamiseta lortuko baita.
Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Ordutegiak hauek dira:
| USURBIL | LASARTE-ORIA | ANDOAIN | URNIETA |
| Udaletxe aurrean, Nagusia 22 | Dorretxeko biribilgunea | Goiko plazaren atzealdean | Kiosko geltokian |
| 12:00 | 12:15 | 12:30 | 12:40 |
| 13:00 | 13:15 | 13:30 | 13:40 |
| 14:00 | 14:15 | 14:30 | 14:40 (bukaera) |
Antolatzaileak: Buruntzaldeko Udalak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
Laguntzaileak:
Ardura Nagusia: LASARTE-ORIA
Herriko kontrolen ardura: HERRI BAKOITZA.
Material osagarria
© 2012 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A